ZER DA FREUDIAR ARLOKO MINTEGIA?

Bilboko Antena Klinikoa orientazio lacaniarreko etengabeko formakuntza lantzen duen instituzioa da, psikoanalisiaren alde klinikoaren ildotik.

Instituzioak jatorri kliniko argia dauka: hiru hamarkadetan zehar J.Lacan Dr.ak Saint Anneeko hospitalean egiten zituen gaixoen aurkezpenetara jo behar da. Bertan Lacanek hamabost egunez behingo elkarrizketak zituen pazienteekin, ikasle eta profesionalen auditorio baten aurrean.

1973an Jacques-Alian Miller –besteak beste- eta tarteko asteetan, Henri Rousselle hospitalean batzen hasi zen Lacanek pazienteekin izandako elkarrizketak komentazeko. Bertan Klinika Psikoanalitikoaren Zirkulua jaioko da eta 1976. urtarrilean Lacanek sorturiko Psikoanalisi Departamentuaren oinarria handik dator.

Hasiera batean “Atal Klinikoa” asteazken arratsaldeko hamabost egunez behingo batzarra izan zen. Bertan Lacanen elkarrizketaren kalkoa egiten zen, praktikaren inguruko eztabaida, mintegi eta hitzaldi sortekin batera. Zirkulua ez zen oraindik bere hasierako nukleoa baino askoz zabalagoa (1). Baina hamar urtetan zehar taldea haundituz joan zen, nazioartera zabalduz eta Freudiar Arloko Institutoa sortuz.

Une horretan Espainako leku desberdinetan FAIak sortzen dira, Bilbokoa barne. Horrela, 1988-1989.urtean Zamudioko Ospitale Psikiatrikoan gaixoen aurkezpenak hasten dira. Geroztik etenik izan ez duten Aurkezpen hauek 26 urte beteko dituzte aurten.

Hainbat Mintegi, eztabaida klinikoetarako guneak, hitzaldi sortak, mahai-inguruak…etab. BAKko ikasketen multzoa osatzen dute. Honek ahalbidetzen du norberaren partikulartasuna irakaskuntza sistematiko batekin batzea.

Lan funtzionamendua honetan datza: Irakaskuntzaren ardunaduen etengabeko barne lan eztabaida eta etengabeko formakuntzarako eskakizuna XXI.mendera gaurkotua, zientzia eta psikoanalisiaren erlazioa berriz pentsatuz.

Hau dela eta beste ikasketa zientifikoek bere hausnarketa propioa esperientzia psikoanalitikoarekin lotzeko aukera daukate: bai linguistikak, logikak, topologiak zein anti-filosofiak ere (Lacanek deitu zion moduan). Honek alde esperimentalari eta asmakuntzari irekitze bat eskeintzen dio, irakaskuntza baliabideak berritzeko aukerak psikoanalisiaren errealarekin bat datozelarik.

 

NORI ZUZENTZEN ZAIO?

  • Unibertsitateko lizentziatuak, klinika psikoanalitikoren jakintza alorrean zein graduondoko formakuntza sistematiko batean interesatuak.
  • Esperientzia gehiagoko profesionalak, bere formakuntza eta trebakuntza sakondu eta eguneratu nahi dutenak.
  • Unibertsitateko ikasleak, bere ikasketa aurreratuak eta formakuntza maila BAKko psikoanalisiaren oinarrietaz aritzen den kurtsoa jarraizteko modukoa izanda.

 

ESKEINTZEN DENA

Ikerketarako Seminario Propedeutikoa, Ikasketa Freudiarren Mintegia, Klinika Lakanarriari Sarrera, Saio Klinikoak Osasun Mentaleko Instituzioetan, Kasu klinikoen Aurkezpen Mintegia (Kasuistika), Gaixoen Aurkezpena, Testuen irakurketa eta komentario Mintegia, instituzioetan praktika klinikoak egiteko aukera, Ikerketarako Seminarioa, Argitalpenak.

 

PUBLIKOARI OROKORREAN IREKITA DAUDEN JARDUERAK

Hitzaldiak, Mahi-inguruak, Symposiumak, Jakintza alor anitzeko Ikasketa eta Ikerketa taldeak, Tailerrak, praktika klinikoen gainbegiratzea, liburuen aurkezpenak, Jardunaldi eta Elkarrizketa Klinikoak.

____________________________________________
(1) Miller, J-A: “Prefacio al Cuadernillo Parisino de las Secciones Clínicas”. En Entonces “Sssh…”. Eolia. Barcelona, julio 1996