GUITRANCOURTEN HITZAURREA

Inon ere ez da Psikoanalisirako Diploma existitzen. Aldiz honen arrazoia ez da ustekabea edo oharkabetasuna baizik eta psikoanalisiaren berezko funtsa.

Jarduera psikoanalitikoa esparru pribatuari dagokio, pazienteak bere barne-barneko ezagutzatik analistari egiten dion ezkutuko konfidentziari alegia. Beraz zein izango litzeteke psikoanalista egiaztatuko lukeen froga? Ez da batere argi ikusten.

Onar dezagun analistak inskonszientea deritzogunari zuzentzen zaiola interpretazioaren bidezko erantzunak emanez. Ekintza hau izango litzateke froga honen berri emango ziguna? Baina interpretazioa ez da psikoanalisiaren amaiera ezta gailurra: horretan aritzen dira edozein testu, agiri edo inskripzioen jakintza kritikoak ere. Freudiar inkoszientea soilik hitzen bidezko erlazioan ezartzen da: ezin homologatu handik kanpo.
Interpretazio psikoanalitikoak gainera ez du berez ezer frogatzen: interpretazioa jaso duenarenganako ondorioak jarraitu beharko genituzke, beti ere aurreikustezinak eta erlazio horren esparruari lotuak. Ez dago irteerarik.

Orduan analisian dagoen pertsona hartu beharko genuke, bera bakarrik baiezta lezakeelako analistaren gaitasuna. Baina pazienteak hasieratik eta bere erosotasunaren arabera ezartzen duen analistarekiko transferentzia dela eta, bere testigantza guztiz baldintzaturik eta faltseaturik dago. Haien arteko lanaren inguruan ez du inolako sugurtasunik ematen. Beraz onartu liteken testigantza bakarra transferentziaren ondorengoa litzateke, psikoanalisiaren aldeko zerbitzura jarri nahi badu oraindik ere. Izendatzen dudan analistaren testigantza hau irakaskuntza psikoanalitikoaren mamia da. Testigantza horrek galdera honi erantzuten dio: funtsez pribatua den esperientzia batetik, zer da jendeari transmititu ahal zaiona?

Testigantza honi “Igarotzea” deitu zion Lacanek 1967.urtean, irakaspen horren ideala emanez: mathema*, hain zuzen ere (1974). Bidean mailaketa oso bat: hasiera batean igarotzearen testigantza subjektuaren partikulartasun propioekin gehiegi kargaturik dago eta talde analitikoaren barruko zirkulu murriztu bati zuzentzen zaio. Berriz mathemaren irakaspena guztiontzako eta frogagarria behar du izan eta bertan Psikoanalisiak eta Unibertsitateak topo egiten dute.

Esperientzia hau duela hamalau urte gauzatzen hasi zen Frantzian. Orain dela lau urte berriz Espainian ezagutzera eman zen FAMen bitartez eta urtarriletik aurrera Atal Klinikoaren forma izango du.

Irakaskuntza hau zer den eta zer ez den oso argi utzi behar dut. Unibertsitario da, sistematikoa eta mailaz-mailakoa; gaitasunezko arduradunek irakasten dute; diploma eta ziurtagiriekin onetsia da. Berriz, ez da psikoanalisiaren jarduerarako ahalbidetzen duen zerbait. 1910etik aurrera Freudek arauturiko inperatiboaren arabera, analistak bere analisi propioa egin behar du. Lacanek arau hau berretsi eta erradikalizatu egin zuen: analisiaren berezko xedea analista bat sortzea da. Arauaren urraketa garesti ordaintzen da eta kasu guztietan urraketaren hutsegilearen kontura doa.

Parisen, Bruselasen zein Bartzelonan, modu publikoan zein pribatuan, irakaspen honek orientazio lacaniarra dauka. Irakaspen hau jasotzen dutenak parte hartzaile deituko dira. “Partehartzaile”, “ikasle” baino hitz zuzuenagoa da, eskatuko zaien ekimen maila altua azpimarratzen duelako. Ez zaie kenduko eskeintzen duten lanaren jabetza: haien esku dago.

Eskakizun maila haundia eta zorrotza daukan irakaskuntza honek ez dauka aurrekaririk. Izan ere, irakatsitako jakintzaren egia inskonszientean soilik aurkituko da. Ez dago jakintza horretan “nik dakit” esan dezakeenik. Jakintzaren autoritatea bere koherentzian datza. Beraz Freudiar Arloan irakaspen bat ematen zaio soilik lanketa berri eta ezezagun bat eusteko gai deneari, sorketa hori xumea bada ere.

Irakaspena bere ildo klinikotik jorratzen hasten da, bai Belgikan zein Espainian. Klinika ez da zientzia bat, erabat frogatzen den jaikintza bat alegia. Jakintza enpiriko bat da, ideien historiatik bereizezina. Irakasterakoan, kimikaren progresoaren eskutik sarritan bere altxor klasikoa utzi duen psikiatria baten ahuleziak osatzeaz gain, ziurtasun elementu bat ere sarrarazten dugu (histeriaren matema).

Pazienteen elkarrizketek, irakaspen hau tinkatuko dute etorkizuenan. Aurrerago Frantzian deituriko “Études Approfondies” gehituko da, Doktoradutza tesi baten idazketa baliabidetzat harturik. Pausuz pasu goaz beraz, Lacanek antzina emandako norabidearekin bat.

Jacques-Alain Miller
1988ko Abuztuaren 15a

 

__________________________________
*Grekerazko mathematik, irakasten dena.